943 69 69 14 ?

Zerbitzu osoa

Zehaztasunezko mekanizazioan dugun esperientzia zabalari eta zure proiektuarekiko konpromisoari esker, mekanizazio-zerbitzu malgua, eraginkorra eta bezero bakoitzari egokitua eskaintzen dugu.

Jakin badakigu proiektu bakoitza bakarra dela eta zenbait premiari erantzuten diola. Horregatik, Roteta mekanizatuan pieza txiki eta handien mekanizazioaren aurreko eta ondorengo prozesu guztiak kudeatzen ditugu, hasi lehengaiak behar bezala hautatzetik eta, besteak beste, estaldurak, artezketak edo tratamendu termikoak bezalako ondorengo tratamenduak aplikatzera iritsi arte.

Arrakastaz aurre egiten diegu zehaztasunezko mekanizazioaren osagarri diren zerbitzu ugariri, zure proiektuak izan dezakeen edozein premia ahalik eta gehien betetzeko helburu nagusiarekin.

Bigarren mailako eragiketak

Sakonki ezagutzen ditugu mekanizazioaren bigarren mailako eragiketak, hala nola tenplaketak, artezketak edo egonkortzeak. Horrek onura handiak eskaintzen dizkie gure bezeroei, prozesu osoaren ardura hartzen baitugu eta guztiz akabatutako pieza entregatzen baitugu.

Tratamenduak

Pieza prest dagoenean, tratamendu-zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna dugu. Horrela, gure bezeroen lan-karga murrizten dugu eta behar diren tratamendu guztiak aplikatuta dituen pieza entregatzen dugu.

  • Ilunketak
  • Kromatuak
  • Sulfunizatuak
  • Tenplatuak
  • Nikelatuak
Pieza metalikoak fabrikatzeko zehaztasunezko mekanizazio-zerbitzu osoa

Piezen azken muntaketa

Aldez aurretik mekanizatutako piezek muntaketa-prozesua behar badute, piezak muntatzeko zerbitzu gehigarria eskaintzeko baliabideak eta esperientzia dauzkagu. Planoaren araberako mota guztietako mekanizazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Zerbitzu integral aurreratua

Piezak mekanizazio bidez fabrikatzeko zerbitzu osoa

Aholkularitza behar duzu zure mekanizazio-proiekturako?

Jarri harremanetan gurekin, eta gure aditu taldeak neurrira egindako soluzioa eskainiko dizu.