943 69 69 14 ?

Zehaztasunezko mekanizazioa

Dimentsio ertaineko zein handiko pieza metalikoak mekanizatzeko prozesuetan 20 urtetik gorako esperientzia duen taldea osatu dugu Roteta mekanizatuan.

20 urteko esperientzia 8000 mm-rainoko pieza metalikoak mekanizatzeko prozesuetan

Espezialistak gara pieza metalikoen zehaztasunezko mekanizazioan.

Zerbitzu osoa eskaintzen dugu, hots, zehaztasunezko mekanizazioaren aurreko eta ondorengo prozesu guztiaz arduratzen gara, bigarren mailako eragiketak, tratamenduak eta muntaketa bereziak barne.

Zerbitzu osoa
Piezak mekanizazio bidez fabrikatzeko zerbitzu osoa

Esperientzia mekanizazioan

Gure esperientzia zabalari eta makina aurreratuei esker, mota guztietako materialekin lan egin dezakegu; altzairuekin, altzairu herdoilgaitzekin, brontzeekin, aluminioekin, plastiko teknikoekin eta metalekin, besteak beste. Berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoaren ondorioz, era askotako sektoreetara egokitzea lortu dugu, eta dimentsio handiko piezen mekanizazioarekin zerikusia duen edozein zerbitzu bermeekin estaltzeko gauza gara.

Aplikazioak eta sektoreak

Eraginkortasunez eta arintasunez aurre egiten diogu, besteak beste, automobilgintza, papergintza, energia eolikoa, makina-erreminta, energia eta aeronautika bezalako sektoreetarako pieza metalikoen edozein fabrikazio motari. Arrakastaz mekanizatzen dugu automobilgintzaren esparruko pieza sorta zabala. Gainera, ezagutza sakona dugu hainbat arlotarako elementuak fabrikatzen: makina-erremintarako bankadak, hidrosorgailuak, papergintzako, automobilgintzako edo aeronautikako elementuak, bankadak, egiturak, mahaiak, erregelak…

Esperientzia eta kalitatea bankaden fabrikazioan

Neurrira egindako mekanizazio-zerbitzua

Tamaina askotako pieza metalikoak fabrikatzeko zerbitzua eskaintzea dugu bereizgarri. Lan-denbora oso doituekin jarduten dugu eta beti betetzen ditugu proiektuaren hasieran ezarritako entrega-epeak. Roteta mekanizatuan lehen egunetik inplikatzen gara zure proiektuan, eta zerbitzu integral aurreratua eskaintzen dizugu. Horrela, planoaren araberako mekanizazioaren prozesu guztiez arduratzen gara, eta gure esperientzia eta ezagutza metatua (know-how) eskaintzen diegu bezeroei beren proiektua garatzeko.

Egiten dugun proiektua edozein dela ere, azken belaunaldiko eta lehen kalitateko makinak eta erremintak erabiltzen ditugu beti, zehaztasunezko mekanizazioan ahalik eta emaitza onenak lortze aldera, fidagarritasunari, kalitateari eta akaberei dagokienez.

MOTA GUZTIETAKO DIMENTSIOETAKO PIEZAK ZEHAZTASUN HANDIZ MEKANIZATZEKO PROZESUAK EGITEKO AUKERA EMATEN DIGUN TEKNOLOGIARIK AURRERATUENA DAUKAGU.

Aholkularitza espezializatua behar duzu?

Jarri harremanetan gurekin, eta gure aditu taldeak zure proiekturako mekanizazio-soluziorik onena eskainiko dizu.