943 69 69 14 ?

Roteta Mekanizatuak

Piezak mekanizazio bidez fabrikatzeko sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duen diziplina anitzeko lantaldea osatu dugu Roteta mekanizatuan. Lehen egunetik aholku eman eta lagun egiten dizugu zure proiektuaren prozesu osoan, gidari-lana egin eta zuretzat neurrira egindako zehaztasunezko mekanizazioko soluzioa eskaintzeko. Gure konpromisoari eta malgutasunari esker, Roteta mekanizatuak zure proiekturako aliatu ezin hobea da.

Zehaztasunezko mekanizazio bidezko kalitatezko piezen fabrikatzailea

Zehaztasunezko mekanizazio bidezko piezen fabrikatzailea

Sektorean 20 urtetik gorako esperientzia izatea da planoaren araberako zehaztasunezko mekanizazioko espezialista gisa dugun bermea. Dimentsio askotako piezak mekaniza ditzakegu, bai pieza txikiak bai 8000 mm-ko luzerako piezak. Gure ibilbide luzeak eta eskuratutako ezagutzak balio erantsia ematen diote zure proiektuari berrikuntzaren, baliabide-optimizazioaren eta kalitatearen inguruan.

Aholkularitza

Proiektu bakoitzerako material aproposak identifikatu ahal izateko behar diren ezaupideak ditugu. Horrek zerbitzuaren arrakasta bermatzen du eta mekanizazio-prozesuan zehar edo ondoren sor daitezkeen arazoak saihesten ditu.

Gai horretan dugun ezagutza zabala da aholkatzeko eta zure proiekturako soluzio ezin hobea eskaintzeko bermerik onena. Planoaren araberako zehaztasunezko mekanizazioaren fase guztiak kudeatzen ditugu, hasi landu beharreko lehengaia hautatzetik eta piezak muntatzeko azken prozesura iritsi arte.

Bezeroak

Berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoari esker, sektore eta bezero ugarirentzat lan egin dezakegu; besteak beste, Fagor automobilgintzaren sektorean, Voith Paper papergintzaren sektorean, edo Indar energia eolikoaren sektorean eta energiaren sektorean.

Profesionaltasuna, esperientzia eta teknologia dira zure proiektuaren beharretara egokitutako kalitate handiko zehaztasunezko mekanizazio-zerbitzua eskaintzeko aukera ematen diguten aktibo nagusiak.

Dimentsio handiko piezak mekanizatzea behar duzu?

Jarri harremanetan gurekin, eta gure aditu taldeak zure proiekturako mekanizazio-soluziorik onena eskainiko dizu.