Zure proiektua gurea izango balitz bezala zaintzen dugu lehen egunetik.
Edozein tamainatako piezak mekanizatzeko prozesuetan espezializatuta gaude, bai pieza txikiak bai dimentsio handiko pieza metalikoak. Zure eskura jartzen dugu dimentsio handiko piezak mekanizatzeko gaitasuna duten azken belaunaldiko makina eta erreminten sorta zabala.
Gure produkzio-baliabideen artean honako hauek nabarmentzen ditugu: Lagun GML8 muntaketa mugikorreko fresatzeko makina, 8000 mm-ko luzerako ahalmenekoa, eta 2 CNC mekanizazio-zentro, 2500 mm-rainoko luzerako ahalmena eta mahai bakoitzeko 3500 kg-ko sostengu-ahalmena dutenak.
Zehaztasunezko mekanizazioan dugun esperientzia luzea da mekanizazio bidezko piezen fabrikazioan zerbitzu integral aurreratua eskaintzeko bermea. Arrakastaz ekiten diogu zure proiekturako zehaztasunezko mekanizazioaren prozesu osoari, aldez aurreko faseak barne, hala nola lehengaia hautatzea, tenplaketak, ilunketak edo kromoztaketak bezalako tratamenduak egitea, eta are mekanizatutako piezak erabat muntatzea ere.
Kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromiso irmoari eta azken belaunaldiko zehaztasunezko mekanizazioko baliabideei esker, gure zerbitzua sektore askotara egokitzeko aukera izan dugu. Kalitatea, esperientzia eta zehaztasuna eskutik doaz zure proiekturako neurrira egindako zehaztasunezko mekanizazio-zerbitzu osoa eskaintzeko.